lunes, 29 de mayo de 2017

EBALUAZIOA

Honako hau gure blogeko azkenetako dokumentua izanen da, kurtsoaren amaiera urbiltzen ari baita eta Didaktika Orokorreko irakasgaiaren azkenengo txokoa, ebaluazioarena, lantzen ari baikara.

Ebaluazioaren eta kalifikazioaren arteko desberdinetasunetaz jargundo gara oraingo honetan, saiakera hau aurrera eramateko Libro ULE buenas practicas docentes liburua kontsultatuz

1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.

  • Ebaluazioa: ebaluazioaren helburua ikaskuntza prozesuen ahultasunak aurkitzea eta hauek konpondu, horrela ikasleei hobetzen lagunduko diegu eta gehiago ikasiko dute.

  • Kalifikazioa: aurretik ezarritako irizpideetan oinarrituta, ikasleek egindako lanari zenbaki bat eman.

1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.

  • Ebaluazio formatiboa: ebaluazio prozesu guztien helburu nagusia agertzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesu guztiak hobetzea da.

  • Hiru funtzio dauzka: ikasleek gehiago ikastea, irakasleek haien praktika hobetzea eta kurtsoan aurrera eramaten diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak unean hobetzea.

  • Ebaluatzeko instrumentuak: jarduera bati lotuta dauden dokumentuak edo ebaluazio irizpideak, haietan islatzeko baloratu diren eskakizunak eta alderdiak, lorpen-mailak argi eta garbi adierazi behar dira.

  • Kalifikatzeko instrumentuak: ikaskuntza prozesuaren amaieran erabiltzen diren dokumentuak dira, horiei esker ikasleek lortu duten maila erraz identifikatuko ditugu, lotzen dira kalifikazio irizpide multzo batekin eta haien portzentajeak notak kalkulatzeko. Erabiltzen diren instrumentuak errubrikak, bereizitako ebaluazio eskalak eta graduatutako eskalak.

1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.

Sistema hauek aurrera eramateko bost ebaluatzeko multzo desberdin daude teknikakoak, instrumentalak eta dinamikoak, haien artean osagarriak izan behar dira, bat baino gehiago erabili ahal dugu baina ez gara behartuta sentitu behar bostak erabiltzera. Irakasle bakoitzak aurkitzen dituen arazoak konpontzeko bere konponketa  aurkitu behar du, bost multzo horiek hauek dira:


  • Irakaslearen koadernoa, oso egitaratuak daudenetik oso gutxi egitaratuak daudenak arte.

  • Ikaskuntza jarduera zehatzak, adibidez: laborategi praktikak, ikaskuntza proiektuak, etab.

  • Ikasleen ekoizpenak eta ikasleak jarraitzeko fitxak (irakasleek erabiltzen dituzte fitxak ikasleen ikaskuntza prozesua jarraitzeko).

  • Auto-ebaluazioa, berdinen arteko ebaluazioa eta partekatutako ebaluazioa. Instrumentu zehatzak egitea eskatzen dute, unitate didaktiko eta ikasgai bakoitzerako.

  • Dinamika eta hezkuntza ikerketa eta / edo ebaluazio sistemaren zikloak.Irakasleen  formakuntza iraunkorreko dinamikak dira eta haien garapen profesionalerako.

Prozesu hauek aurrera eramaten dituzte seminarioetan edo irakasleen talde lanetan parte hartzen duten irakasleak. Batzuetan, unibertsitateko azken lanetan ere lantzen dira (amaierako lizentziatura lana, Master lana edo doktorego tesi amaiera). Bukatzeko, ebaluazio sistemaren ebaluazioa aipatzen du ere.

1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.

  • Partekatutako ebaluazioa, Irakasleak bere ikasleekin izaten dituen elkarrizketak dira, ikaskuntza ebaluazioa eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei buruz.

Ebaluazio honen funtzioa ebaluazio egitea dialogoaren bidez, irakasleak ikasle batekin edo gehiagoekin biltzen da egin den lana ebaluatzeko.

Esan dugun bezala, hiru ebaluazio mota daude, irakaslearekin indibidualki hitz egin ebaluatzeko, talde txikiak irakaslearekin biltzea ebaluatzeko edo talde osoarekin elkarrizketa izan ebaluatzeko.

Ebaluazio mota honen instrumentuak, ebaluazio formatiboan dauden berdinak dira:

  • Irakaslearen koadernoa, oso egitaratuak daudenetik oso gutxi egitaratuak daudenak arte.

  • Ikaskuntza jarduera zehatzak, adibidez: laborategi praktikak, ikaskuntza
    proiektuak, etab.

  • Ikasleen ekoizpenak eta ikasleak jarraitzeko fitxak (irakasleek erabiltzen
    dituzte fitxak ikasleen ikaskuntza prozesua jarraitzeko).

  • Auto-ebaluazioa, berdinen arteko ebaluazioa eta partekatutako ebaluazioa.
    Instrumentu zehatzak egitea eskatzen dute, unitate didaktiko eta ikasgai
    bakoitzerako.

  • Dinamika eta hezkuntza ikerketa eta / edo ebaluazio
    sistemaren zikloak.Irakasleen  formakuntza iraunkorreko dinamikak dira eta
    haien garapen profesionalerako.

Ebaluazio mota honekin harremana duten kontzeptu batzuk aurkitu dezakegu; koebaluazioa edo berdinen arteko ebaluazioa, bakarkako lan bat ebaluatzea eta taldeka bada, komeni da talde lana ebaluatzea eta bakoitzak egin duena ebaluatzea.

Autokalifikazioa, irakaslearekin ebaluatzeko irizpideak zehaztu eta gero, norberak bere lana ebaluatzen du. Elkarrizketatuko kalifikazioa, irakasleak eta irakasleak elkarrizketa bat izaten duten, non aurretik zehaztu diren ebaluatzeko irizpideak kontuan hartuta akordio batera ailegatzen da. Hiru mota daude, indibidualki, talde txikietan eta talde osoa.  

1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.

Heziberri dekretuak adierazten duen moduan, proposatzen duten hezkuntza-eredu pedagogikoa, oinarrizko konpetentziekin lotuta dago, hauek lortzeko. Beraz, ebaluazioa koherentea izan behar da konpetentzien premisarekin.

Bestalde, dokumentu berberak, ebaluazioaren eginkizunei egiten die erreferentzia, esanez; “Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko.”

Aurreko atalean ebaluazio partekatua definitu dugu, ikusi dugunez ebaluazioa egiterakoan ikasleak irakaslearekin batzen dira egin duten lanari buruz eztabaidatzeko, ea irizpideak bete dituzten ala ez hausnartuko dute, horregatik jasoko duten ebaluazioa koherentea izango da, zer baliabide eta konpetentziak lortu dituzten jakingo dute.

2. Ebaluazio Hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak

  • Ebal. irizpideak: Funtzezko konpetentzien, eta etapa bakoitzaren helburuen lorpena zehazten dituzte.

  • Ebaluaziorako baldintzak: Aktibitateak baloratuak izateko bete behar diren alderdi eta baldintzak.

  • Ebaluaziorako jarduerak: Ebaluatzen den ikaskuntza jarduera da, non frogatzen diren, bete behar diren ezagutzak, gaitasunak, betekizun eta baldintzak.

  • Ataza-jarduera: Ikasketa nabarmentzen duen froga, normalean jarduera bat egiterakoan edo eta ebaluazio batean.

  • Ebaluazio teknika: Baliabide eta prozedimendu multzo batetik baliatzen den zientzia edo arte diziplina.

  • Prozedimendua: Zenbait gauza burutzeko erabiltzen den metodoa.

  • Behaketa sistematikoa: Hautemangarriak ez diren jarduerak aztertzeko balio duen prozedimendua. Gehienetan, azkar gertatzen diren fenomenoei egiten die erreferentzia, non ez duzun denborarik emaitza idazteko.

  • Ahozko hartu-emanak: gelan gertatzen diren  balorazio bat merezi duten erlazio interpertsonalei eta elkarrizketei egiten die erreferentzia, eztabaidetan, ahozko galderetan, mahai borobiletan edota batzarretan gertatzen den bezala.

  • Probak:. Proba espezifikoak, ospetsuenak izaten ohi dira, eta idatzizko azterketei xedatzen direnak. (test modukoak, erantzun motzekoak, luzeak, konparazioa erabiltzeko, etb.) Beste teknika menperatutako tekniketan, laborategian, “RCP”a, pieza musikal baten interpretazioa, froga fisiko bat, etb.

  • Ikasleriaren ekoizpenen analisia: Aurretik azaldutako produkzioetan erabiltzen den balorazioa. (ikaslearen koadernoa, txostena, lan monografikoa, etb.) Orokorrean material fisikoak izaten dira, irakaslea baloratu ditzakenak.

2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu.

  • Ebaluazio instrumentuak: ebaluazio instrumentuak, ebaluazio ekintza bati lotzen zaizkion dokumentuak edo baliabideak dira, hauetan baloratu beharreko aspektuak ezartzeko, argi adieraziz bakoitzak duen lorpen maila.

  • Ebaluazio instrumentuak izan daitezke errubrikak, eskala numerikoak, eskala grafikoak, jarraipen indibidualeko fitxak, taldekako jarraipen fitxak eta abar.

2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.

  • Ebaluazio irizpidea: ebaluazio irizpideek, prozedura printzipio bezala funtzionatzen dute, irakasgai bakoitzeko ebaluazio sistemak nola jarriko ditugun erabakitzeko momentuan laguntzen digutelako.


3. Zure UDaren ataza edo jardueraren bat ebaluatzeko errubrika bat sortu.

Errubrika hau gure Unitate Didaktikoko zati bat baloratzeko sortu dugu. Sortu ditugun gainontzekoak ikusi nahi badituzu, gure blogean Unitate Didaktikoaren inguruan sortu dugun sarrera begiratu dezakezu.



Maketaren ebaluazio errubrika.

Errubrika hau, maketen aurkezpena egingo duten egunean erabiliko dugu, azkenengo emaitza eta proiektuan zehar egin duten lana ebaluatzeko. Saioen zehar ikasleak lagundu eta zuzenduko dizkiegu ebaluazio irizpide hauek lor dezaten.

Kalifikazioa
Ebaluazio Irizpideak

Bikain
Egitura bikaina, elementuen sorkuntza bikaina, koloreen erabilpen bikaina, herriko sektore guztien irudikapen bikaina.

Oso ondo
Egitura aproposa, elementuen sorkuntza aproposa, koloreen erabilpen aproposa, herriko sektoreen irudikapen aproposa.

Ondo
Egitura egokia, elementuen sorkuntza egokia, koloreen erabilpen egokia, herriko sektoreen irudikapen egokia.

Nahiko
Egitura korapilatsua, elementuen sorkuntza arrunta, koloreen erabilpen desegokia, herriko sektoreen irudikapen eskasa.


Hobetu behar
Egitura baten gabezia, ahozko aurkezpenen gai baten gabezia,elementuen sorkuntza eskasa, maketaren neurriak ez betetzea, zentzurik gabeko koloreen erabilera, herriko sektoreen irudikapena ez egotea.



Espero dugu, gustukoa izatea eta erabilgarria aurkitzea, hurrengora arte!



The Special Ones

No hay comentarios:

Publicar un comentario