lunes, 29 de mayo de 2017

Argazki Hizlariak





ARGAZKI HIZLARIAK





Bi argazki hauek, haurtzaroaren egoera adierazten dute. Komunikabideek nola saltzen dizkiguten lurralde konkretu bateko haurtzaroaren irudiak eta nola aldatzen dituen beste lurralde batzuetaz hitz-egitean, zehatz-mehatz.

Ikusi dezakegunez, lehenengo irudian lehen mundua deritzoguneko umeak dira, non ikus dezakegun nola guzti-guztiak, inolako salbuespenik gabe, biziki zoriontsu dauden. Irudi zoriontsu honi indarra emateko, neska-mutil guztien arropak aparteko itsura dute, korolez beteak, estereotipo idealizatuez beteak.

Argazkian antzeman daitekeenez, beraien betebehar bakarra jolastea eta pozik egotea dirudi

Aukeratutako bigarren argazkian, aldiz, guztiz kontrakoa irudikatzen da. Argazkiak lehenengoak baina kolore askoz ilunagoa du, umea, aurrekoan ez bezala, lanean diardu, eta antzeman dezakegunez meak esakintzen itxura orokorra askoz txepelagoa da, aurtzaroko berezkoa den inongo irrifarrerik adierazi gabe.

Uste dugu gertatze honen arrazoia oso simplea dela. Komunigabideak agintzen dituzten agintariak, botere politikotik oso hurbil bizi dira, beraz ikaragarri komenigarria zaie agintari bezala beraien eskuetan dauden 1. munduko herritarren bizimodua zein ona nahiz perfektua den adieraztea,. Eta honen perfekzioa adierazteko izugarri baliagarria ikusten dute 3. munduko irudiekin kontrastea adieraztea, desberdintasunak zein nabariak diren argi eta garbi ikusteko.




Beste bi argazki hauetan, irakaskuntzak gaur egun dituen bi ikuspegi agertzen dira. Gaur egun, lehen argazkiak islatzen duen hezkuntza sistema nagusitzen da gizartean, eta telebistan ere gehien ateratzen dena honela antolatutako klaseak dira, non ikasleak banan-banan edo binaka eserita dauden. Sistema honetan, irakasleak ezagutzak ikasleei transmititzen die ahoz edo idatziz eta ikaslearen papera hartzailea da.

Noizbehinka, taldelana eta kooperazioa bultzatzen dituen metodologia aktiboak iragartzen dituzte telebistan. Hezkuntza metodo hori bigarren argazkiak islatzen du, eta ikus daiteke nola lana kooperatiboki eta modu dinamiko batean egiten den. Ikasle bakoitzak, taldekideen  laguntzaz errealitatean gertatu daitezkeen egoerei aurre egiten saiatzen da, bere ezagutzaz baliatuz, eta irakasleak laguntza eskaintzen du behar denean. Metodologia hau, hazkunde prozesuan dago gaur egun, eta zailtasunak daude lehen argazkiko sistema ordezkatzeko.

Bi sistema hauen arteko aldea, bigarren argazkiko sisteman ume bakoitzak bere hausnarketa propioak egiten ditu, lehen argazkiko sisteman, berriz, umeen pentsatzeko eran irakasleek eragina izan ahal dute eta manipulatu dezakete. Horrek, gizarte alienatu eta obeditzaile bat egituratzeko arriskua dakar eta batzuetan hori interesa pizten du.






No hay comentarios:

Publicar un comentario