E-PAPERZORROA
Kaixo irakurle maiteak! Jakingo duzuenez kurtsoa amaitzen ari da eta horrekin gure blog-ean igotzeko materiala, hori izanik laburpen honen idaztearen zergatia, ikasturtean egindako lan guztiei buruz hitz egingo dut. Aukera izango duzue sarrera bakoitza sakonean aztertzeko honen gainean klikatuz, hiperbinkulatuta baitaude.
Didaktika Orokorreko ikasgaia hasi bezain laster, ez zen denbora asko igaro lehenengo sarrera egiteko garaia heldu zen arte. Kasu honetan, blogaren ongietorria izan zen, mezu txiki bat guztioi agurtzeko eta nire sarreren berria emateko.
Eskola bizipenak. Jarduera hau blogaren lehenengo sarrera izan zen. Lehena izanik, eta gure esperientzia blogen inguruan apur bat eskasa izanik, sarrera honen idazteak beldur pittin bat sartu zigun gorputzean. Hala ere, erronka moduan hartu genuen eta sarrera honek idazteak sortzen zigun zirrarak beldurrak gailendu zituen, honen emaitza ilusioz eta grinez betetako sarrera izanik.
Kasu honetan, Jaume Sarramonaren Curriculum ikuspegia aztertu genuen. Bertan, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren ikuspegi filosofikoagoa aurki dezakegu, baita beste Curriculum motena ere. Interesgarria da autore honen ikuspuntua aztertzea, bera baita gaur egungo pedagogo famatuenetariko bat eta normalean esaten edo idazten dituen gauzak ez baitaukate alferrik galtzekorik.
Jarduera honekin denbora piloa igaro genuen klasean, bai era indibidualean bai era kolektiboan. Gogoratzen dut erantzun beharreko zortzi galdera horiek izugarrizko buruhausteak sortu zizkidatela (Curriculmaren ikasi eta ebaluatu, zer, noiz, nola eta zertarako), arratsalde bat baino gehiago jarduten Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean erantzun aproposaren bila
Hurrengoko jarduera egiteko bideo batzuk ikusi genituen klasean, gero lau galdera erantzun behar baikenituen konpetentziei buruz, taldean lau garenez bakoitzak galdera bat erantzutea erabaki genuen eta bakoitzak berea bukatzean elkartu genituen.
Curriculuma atal biziki garrantzitsua da Didaktika orokorreko ikasgaian, honetaz gehiago jakiteko taula bat bete genuen, lan dezente kostatu zigun taula hau betetzea informazio asko jarri behar genuelako eta dokumentu desberdinetan zegoelako, bertan lau zehaztapen mailak ikusi ditzakegu, oso zaila zenez taldeka egin genuen beste ariketa izan zen.
Ikusizko kulturak haurtzaro eta irakaskuntzari buruz duen ikuspegia identifikatzeko argazki hizlariak izeneko jarduera burutu genuen. Lau argazki aukeratuz telebistan haurtzaroari eta irakaskuntzari buruz transmititzen dena eta isilean gordetzen dena identifikatzea zen helburua. Klase ordu batean, batzuek aurkezpen bat egin zuten hauen argazkiak eta haien ikuspuntua partekatuz.
Klaseko hainbat talderi, irakurgai batzuei buruzko aurkezpen bat egitea agindu zigun irakasleak. Gure kasuan, zozketa bidez, hezkuntza erreformei buruzko irakurgaia lantzea tokatu zitzaigun. Egun batzuk geroago aurkeztu egin genuen klasearen aurrean. Hezkuntza berrikuntzen gaiaren barruan kokatuta zegoen jarduera izan zen, eta gustora lan egin genuen gai horrekin.
Txanda da orain Metodologia Aktiboei begirada bat emateko, hain zuzen ere, honen inguruan egin genuen Kartografiari. Collage moduko asmakizuna etorri zitzaigun burura, pare bat adibide ikusi ondoren, eta lortu genuen emaitza ez zen txarto atera ezta gutxiago. Bertan, Metodologia Aktiboen historia, ezaugarriak, motak, alde onak eta txarrak eta bestelako informazioa islatu nahi genuen. Fernando Hernández-en elkarrizketaz baliatuz, beste ikuspegi bat irudikatzea lortu genuen. Gainera, Kartografiaren ostean, irudimena pizteko zenbait joko gehitu genituen. Zure kabuz edo lagun batekin sahia zaitezke, gomendatzen dizuegu.
Kurtsoaren amaierara heltzen ari gara, eta puntu honetan, ebaluazioaren txokoari denbora eman behar diogu, hau lantzeko. Kasu honetan, “Libro ULE buenas prácticas docentes”, López-Pastor eta Pérez-Puello idazleek, Leoi unibertsitatean argitaratutako dokumentua erabili genuen. Bertan, ebaluazioari buruzko kontzeptuak, alderaketak, eta ebaluazio mota desberdinak aurkitu ditzazkezue. Gomendatzen dizuet begirada bat ematea, informazio interesgarria aurkitu daiteke bertan eta.
Gure azken aurreko sarreraren garaia heldu da, urtean zehar gogorren lan egin dugun jardueran. Kurtsoaren erdian geundelarik, irakasleak, Unitate Didaktiko bat taldeka, The Special Ones taldearekin, egiteko proiektua aurkeztu zigun. Hasieran ez genuen inolako ideiarik, zelan joango zen edota zer nolako atal nahiz ebaluazio zeuden jokoan. Baina, atsotitzak dioenez, gustuko tokian aldaparik ez,pixkanaka gustua hartu genion eta azkenean, urte osoko proiektu gogokoenetarikoa bihurtu zen. Emaitza zuek ikusi ditzakezue, eta, komentarioren bat idazteko aukera daukazue zuen iritzia plazaratuz.
Iritsi da blog honi azken agurra eskaintzeko garaia, ez hadiorik! eskaintzeko garaia. Lauhileko osoan zehar jardun gara blog honek proposatzen zizkingun galderei ematen saiatzen. Hasieran beldurra izan zen guregan nagusi zen sentimendua, gero zirrara etorri zen guregan gehiengan sentitzen genuen emozioa, eta orain oroimina izanik gure senean ate joka dagoena.
Esfortzu osoz egon gara blog honekin lanean, beti erantzun aproposena ematen saiatuz gure irakasle Aingeruk botatako galdera, batzuetan, sakonei.
Plazer hutsa izan da THE SPECIAL ONES taldekoek( Mikel, Iban, Pablo, eta ni, Jon) eskuratu dugun informazioa zuei plazaratzea, eta bihotzez espero dugu zuentzan, gure irakurleontzat, baliagarria izatea.
Ikusi arte!
THE SPECIAL ONES
No hay comentarios:
Publicar un comentario