NIRE ARGAZKIAK
-Hona hemen ikastolaren inguruan txikitan izan nituen esperientzia batzuen argazkiak.
|
INAUTERIAK
Haur eta lehen hezkuntzan zehar, urtero ospatzen genituen inauteriak ikastolan, eta kurtso bakoitzak mozorro bat aukeratzen zuen egun hartan janzteko. Argazkian ikusi ahal den bezala urte horretan sorginez mozorrotuta joan ginen ikastolara. Egun dibertigarri eta zoriontsu bezala gogoratzen dut eta bizipen harrigarriak bizi ditut.
Etorkizunean, irakasle banaiz, honek lagungarria izan daiteke horrelako ospaizunak prestatzeko eta umeak sentitzen duten pozaz kontziente izateko. |
|
OLENTZERO EGUNA
Urtero, gabonetako oporrak hasi baino lehen, azken klase egunean baserritarrez janzten ginen eta ikastolara pozik joaten ginen olentzerok opariren bat klasera ekarri zuen ikusteko. Han, Olentzerorekin topatzen ginen eta baloiak eta jolasak oparitzen zizkigun jolstokian haiekin jolasteko.
Aurreko argazkia bezala, Olentzero eguna oso egun berezia zen niretzat eta lagungarria izan daiteke iraksle bezala horrelako ospakizunak umeentzat antolatzeko. |
|
IKASTOLAKO FUTBOL TALDEA
Urte hartan, nire klaseko lagun batzuekin ikastolako Iturribero futbol taldean jolastu genuen eta kirolarekin harremana izateko eta beste klaseetako jendea hobeto ezagutzeko oso lagungarria izan zen esparientzia hori. Kirola ezinbesteko arloa da bizitzan, eta ikastola, kirola egiten hasteko aukera paregabea da.
|
|
OLARIZURA TXANGOA
Argazki hau eta hurrengoko biak ikastolarekin egiten genituen txangoekin zerikuasia dute. Hau, haur hezkuntzan egin genuen txango bat da. Okertzen ez banaiz, txango honen helburua, basotik ostoak eta fruituak biltzea zen gero ikastolan hauek aztertzeko eta zuhaitzen izenak ikasteko. Horrelako txangoak oso garrantzitsuak dira klasean ematen den materia errealitatean ikusteko. Nire ustez ezinbestekoa da horrelako ekintzak egitea eta horrelako esperientziak lagungarriak dira irakasleentzako umeen kuriositatea eta ikasteko nahia pizteko.
|
|
GARAIORA TXANGOA
Txango honetan urtegira joan ginen eguna pasatzera. Ez zuen helburu finkorik, soilik ondo pasatzea eta kurtsoko azken egunak disfrutatzea. |
|
IKASTOLAKO ZAPI LARANJA
Nire ikastolan, zapi laranja bat eramaten genuen ikasleok txangoetan. Zapi honen helburua ikasleren bat galduz gero errazago aurkitzea edo beste ikastoletako ikasleak bazeuden errazago lokalizatzea.
Ezinbestekoa da horrelako zehetasunak erabiltzea, irakasleentzat errazagoa izateko. |
|
MUSIKAN ERABILTZEN GENUEN TXIRULA
Lehen hezkuntzatik, Bigarren Hezkuntzara gure biziztza akademikoan parte hartu du txirulak. Musika klaseetan erabiltzen genuen abesti ezberdinak jotzeko eta oroitzapen atsegina dut, San Prudentzio egunean txirularekin jotzen genuelako San Prudentzioren abestia.
Musika, ezinbesteko ikasgaia da Lehen Hezkuntza, eta oso baliagarria da musika tresna baten erabilera egitea. Txirula musika tresnarik simpleenetakoa da eta horregatik erablitzen genuen tresna hau. |
|
AMANTALA
Bukatzeko, amantala aukeratu dut. Egunero klasean janzte genuen amantala eta bakarrik asteburuetan eramaten genuen etxera garbitzeko. Gogoratzen dut, oso txikiak ginenean, txarteltxo bat eramaten genuela amantalan zintzilikatuta gure izen abizenekin eta etxera joateko hartu behar genuen autobusaren zenbakiarekin. Galduz gero, edozein irakasle edo pertsonak klasera edo autobusera eramaten zigun. |