viernes, 24 de febrero de 2017

TAULA


Hona hemen, klasean egindako taula.

THE SPECIAL ONES taldea



               MAILAK
Ezaugarriak
1.MAILA
     2.MAILA
3.MAILA
4.MAILA
Dokumentua
OCD: Oinarrizko curriculum diseinua.
ICP: Ikastetxeko curriculum proiektua.
Unitate didaktikoak.
A.C.I.: Banakako Egokitzapen curriculuma.
Definizioa
Ikasleek ikasi behar duena zehazten duen dokumentua zer, nola, noiz… ikasi eta ebaluatzen./ Gizarte batek behar eta eskatzen dituen hezkuntza arloko helburuen interpretazioa. Derrigorrezkoa da dokumentu hau jarraitzea, ez da hautazkoa.
ICP: Eskaintza formatiboa eta akademikoa non diseinu curricularraren elementu tipikoak garatzen diren(helburuak eta lehentasunak, edukiak, metodologiak, materialak eta errekurtsoak eta ebaluazioa) Irakasle taldeak ezarritako ekintzak biltzen dituen dokumentua.
Ikasturtean zehar aurrera eramaten diren osagaiak eta unitate didaktikoak.(Irakasle bakoitzak ezarritakoak)
Ikasle batentzat garatutako hezkuntza proposamenaren elementu ezberdinetan egiten diren egokitzapen edo aldaketak dira, bere hezkuntza behar bereziei erantzutea duelarik helburu,  ezin dena bere klasekideekin banatu.

Izaera
Derrigorrezkoa. Gidatzailea eta preskriptiboa.
Hautazkoa eta gidatzailea.
Hautazkoa eta aldakorra, pertsonala.
Hautazkoa eta antolatzailea.
Arduraduna
Egilea
Gobernu Zentralak.
Ikastetxea: Arduradunak (klaustroa/irakasle taldea), osagaiak erabakitzen ditu.
Irakaslea, hezitzailea, tutorea… Irakasle bakoitzak bere ikasgaian edo betebeharretan.
Irakasleak, tutoreak, espezialistak.
Baldintzatzaileak
LOMCE.
Oinarrizko curriculum diseinua. Heziberri.
ICP: Ikastetxeko curriculum proiektua.
Gizabanakoen ezagutza.
Unitate didaktikoak.
Osagarriak
Konpetentziak, metodologia, denboralizazioa, edukiak, ikasi eta ebaluatu.
Zer? Eduki/ zertarako Helburuak eta konpetentziak
Noiz? Zikloka, denboralizazioa.
Helburuak, metodologiak, ebaluazio irizpideak, baliabideak, edukiak…
Edukiak, jardueren sekuentziazioa, metodologia, helburuak, denboralizazioa, ebaluazio irizpideak….
Helburuak, edukiak, ebaluazioa, metodologia eta oinarrizko konpetentziak.
Adibidea
Eusko Jaurlaritzaren webgunean:
Ceip Almanzorren ikastetxeko kurrikulum proiektua:
http://ceipalmanzor.centros.educa. jcyl.es/sitio/upload/PCC.pdf

miércoles, 15 de febrero de 2017

CURRICULUMA Jaume Sarramona


SARRAMONA LABURPENA

1. Curriculumaren oinarriak:
-Bost oinarri nagusietan banatuta dago curriculuma:

Lehen oinarria, izaera filosofikoa duena da, eta curriculumaren bidez lortu nahi diren jomugak zehazten dira, hau da, gizakiarentzako onuragarria izan nahi duen hori.

Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin lotutakoa da, gizartearen testuinguru jakin batean garatzen delako, curriculuma berez gizartearen eta historiaren emaitza delako. Hezkuntzaren (ikastetxe, ikasle, irakasle) dimentsio soziala islatzen da curriculumean, eta hor jasotzen da zer nolako gizartea sustatu nahi den. Kultura, leku eta aldi jakin batean egiten du bere bidea curriculumak.

Hirugarren oinarria, oinarri epistemologikoa da. Esparru eta gai desberdinak osatzen dituzten jakintza zientifikoetan ere oinarritzen da eskolako curriculuma. Epistemologiaren ikuspuntua sakonenan hartu behar da kontuan curriculumaren plangintza egiterakoan.

Laugarren oinarrian, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa nabarmentzen da.

Azkenik, bostgarren oinarria, pedagogikoa da, irakasleen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetitzailea biltzen duelako. Curriculumaren oinarri pedagogikoak hainbat galderei erantzuteko balio du, hala nola, zer merezi du ikastea, zelan lortzen da hau edo bestea ikastea, noiz antolatu behar dira prozesu didaktikoak eta abar. Horri guztiari ebaluazioa erantsi behar zaio, bai prozesuena bai emaitzena.

CURRICULUMA: →oinarri psikologikoa, oinarri pedagogikoa, oinarri filosofikoa, oinarri soziopolitikoa eta oinarri epistemologikoa.

2. Espainiako eredua: curriculumaren mailak

Maila bakoitzak bere helburu orokorrak dauzka (haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza). Eduki multzoak maila bakoitzean landu beharrekoaren informazioa ematen dute eta hiru ataletan banatuta daude; alde batetik, kontzeptuak, egintzak eta printzipioak; bestalde, prozedurak; eta azkenik, baloreak, arauak eta jarrerak.

3. Curriculumaren diseinua

-Helburuak: hezkuntzari lotutao balore filosofiko eta sozialak jasotzen dituzten jomugetatik sortzen dira helburu pedagogikoak, eta horiek ezartzea pedagogiari dagokio. Hiru multzotan banatuta daude, trebetasunak, jarrerak eta jakintza arloko helburuak.

-Edukiak: jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleek multzo hori berenganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako. Honakoak ere hiru multzotan banatzen dira: jakitearekin lotuta daudenak, egiren jakitearekin eta izaten jakitearekin lotura dutenak.

-Metodologia: estrategiak diseinatzea berekin dakar irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen, eta proposatutako jomuga pedagogikoak lor ditzaten. Metodologiaren jardueren barruean, irakasleen eta ikasleen jarduerak bereizten dira, eta ikasleen kasuan taldekako jarduerak eta jarduera individualak.

- Baliabide didaktikoak: jarduera metodologikoekin gertatzen zen bezala, baliabide didaktikoak ere irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoak izango dira. Zentro bakoitzaren baliabide ekonomikoei lotuta daude baliabide didkatikoak.

-Ebaluazioa: honen bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da. Bi ataletan banatzen da, lehen ebaluazio bat (diagnostikoa), non ikastetxearen errealitatera moldatu behar den ebaluazioa, eta bestetik, bigarren ebaluazio bat, non prozesuan eta emaitzan oinarritzen den eta ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa eta landutakoa ebaluatzen den.

4. Ezkutuko curriculuma

Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da. Jaccson-en aburuz, eskolan daude sari eta botere sistemak izendatzeko balio du, eta horien bidez osatzen dituzte eta ikasleen euren balore sozialak. Horrela, ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da ezkutuko curriculuma.

IKASKUNTZA ETA EBALUAZIO PROZESUAK

IKASKUNTZA ETA EBALUAZIO PROSEZUAK

IKASI

Zer ikasi?
        Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 1.1.3 atalean erantzuten dio galdera honi, 27. orrialdean. Edukien zati handiena unibertsala da, hau da, mundu osoko herrialdeekin partekatzen ditugu eduki horiek. Edukiak garatzeko prozesu desberdinak erabiltzen dira, oso garrantzitsua da inguru naturala eta inguru soziokulturala kontuan izatea .
        Euskal Herrian, Lehen Hezkuntza bi zatitan banatuta dago, alde batetik lehenengo zikloa (Lehen Hezkuntzako lehenengo kurtsotik hirugarren kurtsora arte) eta, beste alde batetik, bigarren zikloa (Lehen Hezkuntzako laugarren kurtsotik seigarren kurtsora arte), kurtso bakoitza zazpi multzotan banatzen da eta haietan eduki desberdinak lantzen dira, Kurtsoak aurrera joan ahala edukiak zailagoak dira.
        Eduki horiek aukeratzeko irizpideak aldatu egin dira azken urteetan, Gaur egun eskolei eskatzen zaie pertsonak osoki garatzea maila guztietan,bai enpleguan langile onak izateko bai   herritar arduratsuak prestatzeko, hainbeste funtzioen artean.
Nola ikasi?
Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 2.1 atalean erantzuna ematen zaio galdera honi, 112. Orrialdean. Metodologiekin ikasten da, ikaskuntza-prozesua kudeatzeko bidea edo estrategiak dira metodologiak, kontuan izan behar dira prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak.
Eskolan ikasteko, hurrengo hiru dimentsioak parte hartu behar dute:
·         Dimentsio soziala: ikasleen eta irakasleen harreman sozialak antolatzeko alderdiak eta irakaslearen kontrolpean egiten diren irakaskuntza-jarduerek osatzen dute.
·         Dimentsio konstruktibista: ikaskuntza antolakuntzarekin lotutako alderdiak. Horien bidez, bere ezagutzak sortzen ditu, ezagutzen eta eskuratzen dituen ezagutza berrien arteko harreman dialektikoan.
·         Dimentsio interaktiboa: eskolan ikasten dena antolatzeko alderdiak. Horien bidez, ingurune fisiko eta sozialarekiko interakzio-egoerak moldatzen dira.
Ikuspegi hauek desberdinak dira eta guztiak dira baliozkoak, beraz, beharrei behatuz egokiena iruditzen zaiguna aukeratu behar dugu , konstruktibismoa eta soziokonstruktibismoa izanik hobekien moldatzen direnak teorietan.
Zertarako ikasi?
Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 1.1 atalean aurkitu dezakegu erantzuna, 16.,  18., eta 19. orrialdean. Bi puntu dauzkagu:
Alde batetik,  pertsona guztiek behar dituztenak garapenerako eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko helburuak, 7 diziplina bakoitzeko, orokorrak dira eta irakaslearen papera da ardura horiek banatzea.


Beste aldetik, konpetentziak , bi motatakoak daudenak:
-Zeharkakoak: ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia, izaten ikasteko konpetentzia, izaten ikasteko konpetentzia eta hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
-Diziplinakoak: gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, hizkuntza- eta literatura komunikaziorako konpetentzia, matematikarako konpetentzia, teknologiarako konpetentzia, arterako konpetentzia, zientziarako konpetentzia eta konpetentzia motorra.
Noiz ikasi?
        Oinarrizko Hezkuntza curriculumean ez dut aurkitu non erantzuten dion galdera honi, baina garrantzitsua iruditzen zaidanez eta klasean erantzuna eman genionez erantzungo diot.
        Edukiak eskolan sartzen garenetik ikasten ditugu,  etapetan ikasten ditugu, hain zuzen zikloka eta ziklo bakoitzean egokiak diren edukiak erakusten dituzte.
EBALUATU
       
Zer ebaluatu?
Oinarrizko Hezkuntza curriculumean erantzuna ematen zaio galdera honi 2.2 atalean, 114 eta 115 orrialdeetan. Konpetentziak ebaluatu ebaluatu behar dira, guztiak baitira beharrezkoak hezkuntza-xedeak erdiesteko. Bi konpetentzia motak bereiz ditzakegu; diziplina barnekoak, zazpi dira, oinarrizko baten edo batzuen integrazio egoera espezifikoak nola betetzen diren ikusita ebaluatu daitezkenak eta zehar-konpetentziak, bost dira, ezin direnak zuzenean ebaluatu, horiek ebaluatzeko ikasleak diziplina barneko konpetentzien integrazio-egoeretan nola integratzen dituen ikusi behar baita.
Noiz ebaluatu?
Oinarrizko Hezkuntza curriculumeko 2.2 atalean erantzuten zaio galderari, 114. orrialdean. Ikasleak ebaluatzea irakasleen eginkizuna da, ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazioa eskuratzeko balio du, hiru momentutan egiten dira ebaluaketak:
  • Hasierako ebaluazio edo diagnostikoa, ebaluazio honetako helburu nagusiena ikasleen egoera jakitea da eta ikasketa prozesua hasi baino lehen egiten da. Galdeketen bidez egin daiteke, ea zer dakiten lehenengo mundu gudari buruz eta zein emozio dauzkaten horren inguruan. Diagnostikatzeko erreminta aproposa da.
  • Prozesuaren ebaluazio edo ebaluazio hezigarria, honen helburua ikasleen ikasteko prozesu osoen garapenari eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea da, edukiak eskuratu dituen eta erabiltzen dakien jakiteko, horrela haien ahulguneak eta indarguneak jakingo ditugu. Ebaluazio mota hau eragin handia dauka ikasleen ikaskuntza-emaitzetan. Proba txikietan neurtzen da eta feedback-a jasotzeko modu erraza da, honela ikasleak  zer hobetu daiteke azaltzeko aukera ematen zaio irakasleari.
  • Amaierako ebaluazioa edo ebaluazio batutzailea, kalifikazio bat jartzen zaio ikasle bakoitzari, ez da amaierako ebaluazioa, baizik eta une jakin baten emaitza dela ulertu behar da. Ikasleei egindako ebaluazioen emaitza guztiak batu eta beste elementu batzuekin batera kontuan hartu behar dira.
Nola ebaluatu?
Oinarrizko Hezkuntza curriculumean galdera honi erantzuteko 2.2 atalean begiratu behar dugu, 115 eta 116 orrialdetan. Ebaluazio autentikoa esaten zaion ikuspegiari lotzen da, zertan datza? Bizitzako egoera konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen ditu. Beste aldetik, testuinguruan errotutako ikaskuntza esaten zaion beste ikuspegia daukagu, zertan datza? Ikasitakoa lotzeko bizitza errealean aplikatzeko aukera ematen zaie ikasleei.
Ebaluatzeko beste mota bat ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa da. Ebaluazio kualitatiboan, izaera globala, intuitiboa eta subjetiboa dauka eta ebaluazio kuantitatiboa, dedukzioa baliatzen du, irizpideetan oinarrituta dago eta kuantifikaziorako tresnak baliatuz. Kuantitatiboa zenbaki bidez ebaluatzen dena da. Bi ikuspegi horien bidez egiten diren balioespenak aldera daitezke ebaluazio mistoaren bidez.
Azkenik, normatiboa eta kriteriala izan daiteke. Ebaluazio kriterialan irizpide bat dago, pauso batzuk jarraitu (adbz.: errubrika).
Zertarako ebaluatu?
Oinarrizko Hezkuntza curriculumeko 2.2 atalean ematen zaio erantzuna, 114. orrialdean. Ikasleen ikaste-prozesua eta prozesu horren emaitzei buruzko informazioa eskuratu behar dira ebaluatzearen bidez, horrela jakingo dugu zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzte.
Sumatiboa/formatiboa.

THE SPECIAL ONES TALDEA


sábado, 11 de febrero de 2017

Nire txikitako argazkiak



NIRE ARGAZKIAK

-Hona hemen ikastolaren inguruan txikitan izan nituen esperientzia batzuen argazkiak.



INAUTERIAK
Haur eta lehen hezkuntzan zehar, urtero ospatzen genituen inauteriak ikastolan, eta kurtso bakoitzak mozorro bat aukeratzen zuen egun hartan janzteko. Argazkian ikusi ahal den bezala urte horretan sorginez mozorrotuta joan ginen ikastolara. Egun dibertigarri eta zoriontsu bezala gogoratzen dut eta bizipen harrigarriak bizi ditut.
Etorkizunean, irakasle banaiz, honek lagungarria izan daiteke horrelako ospaizunak prestatzeko eta umeak sentitzen duten pozaz kontziente izateko.
OLENTZERO EGUNA
Urtero, gabonetako oporrak hasi baino lehen, azken klase egunean baserritarrez janzten ginen eta ikastolara pozik joaten ginen olentzerok opariren bat klasera ekarri zuen ikusteko. Han, Olentzerorekin topatzen ginen eta baloiak eta jolasak oparitzen zizkigun jolstokian haiekin jolasteko.
Aurreko argazkia bezala, Olentzero eguna oso egun berezia zen niretzat eta lagungarria izan daiteke iraksle bezala horrelako ospakizunak umeentzat antolatzeko.  
IKASTOLAKO FUTBOL TALDEA
Urte hartan, nire klaseko lagun batzuekin ikastolako Iturribero futbol taldean jolastu genuen eta kirolarekin harremana izateko eta beste klaseetako jendea hobeto ezagutzeko oso lagungarria izan zen esparientzia hori. Kirola ezinbesteko arloa da bizitzan, eta ikastola, kirola egiten hasteko aukera paregabea da. 

OLARIZURA TXANGOA
Argazki hau eta hurrengoko biak ikastolarekin egiten genituen txangoekin zerikuasia dute. Hau, haur hezkuntzan egin genuen txango bat da. Okertzen ez banaiz, txango honen helburua, basotik ostoak eta fruituak biltzea zen gero ikastolan hauek aztertzeko eta zuhaitzen izenak ikasteko. Horrelako txangoak oso garrantzitsuak dira klasean ematen den materia errealitatean ikusteko. Nire ustez ezinbestekoa da horrelako ekintzak egitea eta horrelako esperientziak lagungarriak dira irakasleentzako umeen kuriositatea eta ikasteko nahia pizteko.


GARAIORA TXANGOA
Txango honetan urtegira joan ginen eguna pasatzera. Ez zuen helburu finkorik, soilik ondo pasatzea eta kurtsoko azken egunak disfrutatzea.
IKASTOLAKO ZAPI LARANJA
Nire ikastolan, zapi laranja bat eramaten genuen ikasleok txangoetan. Zapi honen helburua ikasleren bat galduz gero errazago aurkitzea edo beste ikastoletako ikasleak bazeuden errazago lokalizatzea. 
Ezinbestekoa da horrelako zehetasunak erabiltzea, irakasleentzat errazagoa izateko.
MUSIKAN ERABILTZEN GENUEN TXIRULA
Lehen hezkuntzatik, Bigarren Hezkuntzara gure biziztza akademikoan parte hartu du txirulak. Musika klaseetan erabiltzen genuen abesti ezberdinak jotzeko eta oroitzapen atsegina dut, San Prudentzio egunean txirularekin jotzen genuelako San Prudentzioren abestia.
Musika, ezinbesteko ikasgaia da Lehen Hezkuntza, eta oso baliagarria da musika tresna baten erabilera egitea. Txirula musika tresnarik simpleenetakoa da eta horregatik erablitzen genuen tresna hau.
AMANTALA
Bukatzeko, amantala aukeratu dut. Egunero klasean janzte genuen amantala eta bakarrik asteburuetan eramaten genuen etxera garbitzeko. Gogoratzen dut, oso txikiak ginenean, txarteltxo bat eramaten genuela amantalan zintzilikatuta gure izen abizenekin eta etxera joateko hartu behar genuen autobusaren zenbakiarekin. Galduz gero, edozein irakasle edo pertsonak klasera edo autobusera eramaten zigun.